XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Azken buruan, Gatsbyren festako informaltasunean bertan ere, mundutik erabat urrun zeuden posibilitate erromantikoak baziren.
Zer zegoen atzera Daisy barrura deitzen zuela zirudien hango kanta hartan?.
Zer gertatuko zen orain ordu ilun luzeetan?.
Agian gonbidatu ezustekoren bat agertuko zen, pertsona bikain eta miresgarriren bat, benetako neska jator zoragarriren bat, Gatsbyri begirada garbi bat zuzenduz une bateko enkontru magiko batez, fidelitate estuko bost urte haiek ezabatuko zituena.
Gau hartan berandu arte geratu nintzen, Gatsbyk bera libre geratu arte itxaroteko esan zidan eta ni jardinean batera eta bestera ibili nintzen, harik eta betiko bainuzale taldea, freskatu eta aztoraturik ilunpetan hondartzatik etorri arte, eta goiko gonbidatuen geletako argiak itzali ziren arte.
Azkenean, eskaileretan behera etorri zenean, aurpegiko azal beltzarana inoiz baino leunagoa zeukan, eta begiak distiratsu eta nekatuak.
Ez zuen ezer esaten eta berebiziko depresioak jota zegoen, uste izatekoa zenez.
Daisyrengandik nahi zuena honako hau baino gutxiago ez zen, alegia hark Tomi